Udako Eskuz Binakako Master Laboral Kutxa Txapelketako emakumeen esku pilota partidak jokatuko dituzte gaur arratsaldean. Hain zuzen ere, Aritzbatalde pilotalekuan jarri dute hitzordua, 19:00etan.
Bertan, Arrizabalaga-Erasun bikotea Arraiza-Capellanen aurka lehiatuko da. Hori amaitzean, Ibarrolak eta Gamindek Aldairen eta Bergararen aurka neurtuko dituzte indarrak. Herriz herri partidak jokatu ostean, Plentzian amaitu zuten txapelketaren lehen fasea, eta iraila hasieran, Orduñan, murgildu ziren bigarren fasean aipatutako lau bikoteak.
Orain, ligaxka formatuan, hainbat jardunaldi jokatuko dituzte zenbait pilotalekutan finala baino lehenago, tartean Zarautzen, Orduñan, Galdakaon eta Oñatin. Bermeoko finalean, berriz, bi bikote onenak izango dira parez pare, irailaren 28an.