Bonolotoak ia bi milioi euroko saria utzi du Zarautzen

Intza Trula 2025eko irailaren 11

Zarauzko Xoxoa tabernaren kanpoaldea. (Intza Trula)

Zarauzko Xoxoa tabernan saldu zen txartel sariduna, eta haren jabeak 1.972.129 euro irabazi ditu.

Zarauzko Xoxoa tabernan saldutako Bonolotoko txartel batek ia bi milioi euroko saria utzi du herrian. Atzo izan zen zozketa, eta, zehazki, aipatu txartelaren jabeak 1.972.129 euroko saria eskuratu du.

Negozioaren jabeek bi urte daramatzate Bonolotorako txartelak saltzen, eta aditzera eman dutenez, horrelako sari potolo bat banatzen duten lehenengo aldia da. Hain justu, zenbaki irabazlea 02 11 24 37 39 45 izan da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide