Gaurtik hasi eta astelehenera bitartean, Jone, batzuetan eta Sablehortz kapitaina eta Greleko kondesa filmak eskainiko dituzte Modelon. Lehen horrek, Jone du protagonista, 20 urteko neska bat, aitarekin eta Marta ahizpa txikiarekin bizi dena. Aitak lana utzi behar izan du Parkinson gaixotasunaren ondorioz, eta aldi berean, Jone lehen aldiz maiteminduko da Olgarekin, Bilboko Aste Nagusian. Maitasunak eragindako hilezkortasun sentsazioaren eta aitaren gaixotasunaren ondorioz bakarrik geratzeko beldurraren artean biziko da Jone.
Umeentzako zuzendutako Sablehortz kapitaina eta Greleko kondesa filmean, berriz, Raven eta Pinky lagun banaezinak dira protagonistak. Sable-hortz kapitain beldurgarriarekin -zazpi itsasoetako erregea- ari dira nabigatzen. Haien arteko adiskidetasuna kolokan dago, Sibylla kondesak itsasontziari eraso egin, brankako maskaroia lapurtu eta Pinky bahitu baitu. Kolpe horren atzean plan are handiagoa ezkutatzen da: kapitaina harrapatu eta zazpi itsasoetako erregina aldarrikatzea. Lagunaren patua eta etxea arriskuan daudela, Raven tripulazioarekin elkartuko da kondesa geldiarazteko bidaia epiko batean.
Gaur, ostirala
20:00. Jone, batzuetan
Bihar, larunbata:
16:45. Sablehortz kapitaina eta Greleko kondesa
19:15. Jone, batzuetan
22:15. Jone, batzuetan
Etzi, igandea:
16:45 Sablehortz kapitaina eta Greleko kondesa
19:15 Jone, batzuetan
Irailak 15, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Jone, batzuetan
19:30. Jone, batzuetan