Zarauzko Pentsiodunen Mugimenduak bihar helduko die astelehenetako elkarretaratzeei. Ohikoa den moduan, 12:00etan bildu dira Lege Zaharren Enparantzan, eta aurrerantzean astelehenero ordu berean elkarretaratzera deitu dituzte herritarrak.
Pentsio txikiak lanbide arteko gutxieneko soldataraino osatzeko herri ekinaldi legegilea atzera bota du Eusko Jaurlaritzak, eta, beraz, pentsio duinak lortzeko borrokan jarraitzea du asmoa mugimenduak.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 145.142 lagunek sinatu zuten pentsio txikiei osagarria emateko Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren (EHPM) eskaria. Sinadurak Eusko Legebiltzarrera eraman zituzten maiatzean, eta irailaren 1ean, herri ekinaldi legegilea tramiterako onartzearen kontra azaldu zen Eusko Jaurlaritza.