Murkilen eskutik, martxan da ikasturte hasierako kanpaina

Mireia Galarza Bastida

Herritar bat, erosketekin. (Artxiboa)

500 euroko erosketa txeke bat eta 100 euroko beste 15 zozkatuko dituzte elkarteko dendetan erosketak egiten dituzten herritarren artean. 

Uda osteko egunerokoari "aurre egiteko", Murkil Zarauzko merkatarien elkarteak kanpaina berria jarri du martxan. Zehazki atzo hasi eta hilaren 28ra arte elkarteko denda batean erosten dutenek, txartel bat jasoko dute.

Txartel hori, erosketen bitartez, zigiluekin bete beharko dute. Zigiluak jasotzeko saltoki bakoitzean erosketa bat egin beharko dute, eta zozketan parte hartzeko, berriz, sei erosketa egin beharko dituzte gutxienez hiru saltokitan. 500 euroko erosketa txeke bat eta 100 euroko beste 15 zozkatuko dituzte. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide