Euskal Astea 2025

Azken dantzak ilargiaren argitan

Intza Trula

Euskal Jai eguna agurtzeko azken piezak eskaini zituzten trikitilari zein pandero jotzaileek atzo iluntzean Musika Plazan. Munoan ere erromeria saioa izan zen, Bide Batez taldearekin.

Hasitako lekuan agurtu zuten zenbait herritarrek atzo Euskal Jai eguna: Musika Plazan. Arratsaldean Iñurritzako zelaian erromerian dantzan zein jolasetan ibili ostean, iluntze partera herrira gerturatu ziren berriro ere.

Trikitilarien laguntzarekin egin zuten Iñurritzatik Musika Plazarainoko bidea, kalejiran, lagun zein senitartekoen artean. Behin bertara iritsita, trikitilari zein pandero jotzaileek musikaz blaitu zituzten eguneko azken orduak. Halaber, Munoan ere izan zen dantzarako aukera, Bide Batez taldearekin.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide