Zarauzko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren -ZHAPO- 19-1 eremuan aldaketa izapidetzeko prozesuaren barruan, Zarauzko Udalak parte hartze prozesua jarri zuen martxan uda aurretik, interesa zuen orok aldaketaren inguruko iritziak eta ekarpenak egiteko.
Prozesuarekin jarraituz, saio ireki bat antolatu du aipatutako erakundeak, aldaketaren nondik norakoak herritarrei azaltzeko. Hitzordua irailaren 16an izango da, udaletxeko pleno aretoan, 18:30etik aurrera.