Hasi dira Itxasmendin samielak prestatzen

Mireia Galarza Bastida 2025eko irailaren 10a

Iazko danborrada Itxasmendin. (Artxiboa)

Danborradan eta olinpiadetan izena emateko aukera izango dute auzotarrek gaur eta bihar. 

Hileko azken asteburuan ospatuko dituzte samielak Itxasmendin, eta dagoeneko hasi dira motorrak berotzen. Zehazki, ostiraleko danborradan eta igandeko olinpiadetan izena emateko aukera izango dute auzotarrek gaur eta bihar, auzo elkarteko lokalean -Indamendi, 7-.

18:00etatik 19:00etara egongo da zabalik bai danborradan eta bai gazte nahiz helduen olinpiadetan izena emateko aukera. Antolatzaileek ekintzetan parte hartzera animatu dituzte auzotarrak. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide