Euskal Astea 2025

Iñurritzak hartu du lekukoa

Intza Trula

Haurrentzako jolasez eta Eingo taldearen erromeria emanaldiaz gozatzeko aukera izan dute herritarrek Euskal Jai egunaren arratsaldean. Eguna amaitzeko dantzaldiak izango dira Munoan eta Musika Plazan.

Festarako dagoen eguraldi bikaina baliatuz, bazkalondoren jendetza batu da Iñurritzako zelaian. Izan ere, Euskal Jai eguneko goizeko dantza saioekin nekatu ez direnek, Eingo taldearen erromeriaz gozatzeko aukera izan dute arratsaldean. Horrez gainera, haurrentzako askotariko jolasak ere izan dira auzoan, herri kirolei lotutakoak.

Apurka-apurka zarauztarrek hainbeste maite duten eguna amaitzen doan arren, gauerdira arte gutxienez izango dute festan jarraitzeko aitzakia: 22:00etan dantzaldia izango da Bide batez taldearekin, Munoan, eta orduerdi geroago trikitilariek girotuko dute Musika Plaza.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide