Euskal Jai egunarekin egingo du gaur eztanda Euskal Asteak: baserritar jantziak, euskal doinuak eta dantzak, joaldunen burrunba, Alprojaren eta Goiztarren ikuskizuna, orgen irudimena... Egun handia da zarauztarrentzat, eta goizean goizetik hasi eta indarrak agortu arte iraungo du. Gogoa eta giroa ez dira faltako, beraz, has dadila festa!
Hona hemen egitaraua:
- 07:00. Diana, herriko kaleetan zehar.
- 08:00. Goiztarrak taldearen irteera. Antzinako ohiturak berreskuratuz, goizean, garai bateko pertsonaiak irudikatuko dituzte kalez kale.
- 08:00. Gure Boza otxotea kaleetan zehar.
- 08:30. Kalez kale, txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak eta Iturengo tunturroak.
- 10:30. Meza Nagusia Schola Cantorum abesbatzak abestuta, Frantziskotarren elizan.
- Mezaren ondoren, Goiztarrak taldearen eskutik, pilota-partidak, herri-kirolak eta bertsolariak, Frontoi Txikin.
- 11:00-14:00. Egurrezko jolasak haurrentzat, Torre Luzea parkean.
- 11:45. Alproja taldearen irteera (San Inazio kalea, Kale Nagusia, Torre Luzea parkea, Nafarroa kalea eta Munoa).
- 12:00. Dena erosterik ez antzezlana, Munoan.
- Eguerdian, erromeria, trikitilari, txistulari eta dultzaineroekin, Musika Plazan.
- Ordu berean, erromeria trikitilariekin, Lege Zaharren Enparantzan.
- 13:00. Karro-lehiaketaren sari-banaketa, Lege Zaharren Enparantzan.
- 13:15. Erromeria Bide Batez taldearekin, Munoan.
- 13:30. Karroza ikusgai egongo da, Lege Zaharren Enparantzan.
- 14:00. Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin, Musika Plazan.
- 17:30. Musika plazatik Iñurritzara kalejira, trikitilari, dultzainero eta txistulariekin.
- 18:00. Haurrentzako herri-kirolak Kulki taldearen eskutik, Iñurritzan.
- 18:30. Erromeria Eingo taldearekin, Iñurritzan.
- 20.00. Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin, Iñurritzan.
- 20:30. Kalejira Iñurritzatik Musika plazara.
- 22:00. Dantzaldia Bide batez taldearekin, Munoan.
- 22:30. Erromeria trikitilariekin, Musika Plazan.