Bidezabal-Artetxe eta Nazabal-Elorz nagusitu dira Zarauzko I. Esku Pilota Txapelketan

Intza Trula

Pilotariak Zarauzko I. Esku Pilota Txapelketa jokatzen, igandean, Aritzbataldeko pilotalekuan. (Utzitakoa)

Igandean jokatu zituzten promesa eta jubenil mailako partidak, 17:30ean, Aritzbataldeko pilotalekuan.

Zarauzko I. Esku Pilota Txapelketa jokatu zuten igande arratsaldean Aritzbataldeko pilotalekuan. ZKEko pilota sailak antolatuta, bi neurketa jokatu zituzten 17:30etik aurrera.

Lehenengo neurketan, jubeniletan, Bidezabal-Artetxe Baleztena-Errasti bikoteak lehiatu ziren. 22 eta 7 amaitu zen partida, Bidezbal eta Artetxeren alde. Promesetan, berriz, Nazabalek eta Elorzek 22-15 irabazi zieten Ramirezi eta Okiñenani.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide