Euskal Astea 2025

Goretti Beloki eta Benito Loitegi garaile Euskal Jaietako Bola Txapelketan

Aritz Mutiozabal

Toka txapelketan, berriz, Nekane Etxeberria eta Antonio Amundarain nagusitu ziren atzo eguerdian, Zelai Ondoko bolatokian jokatu zuten lehiaketan.

Zarauzko Euskal Jaietako Bola eta Toka Txapelketa jokatu zuten atzo, Zelai Ondo auzoko bolatokian, Gipuzkoa osotik etorritako 51 bolari eta 29 tokalarik. Goizean goiz ekin zioten lehiari eta eguerdira arte luzatu zen, kaltegoria ezberdinetako parte hartzaileen arteko lehia biziaren ondoren.

Giro onean eta hainbat berdinketa hautsi ondoren, Goretti Beloki eta Benito Loitegi izan ziren txapeldun bolan, eta Nekane Etxeberria eta Antonio Amundarain, berriz, tokan. Zelaiondo Bol&Tok Klubak taldeko bolariek eta tokalariek txapelketan emandako maila ona azpimarratu du, lortutako emaitzak kontuan hartuta.

Izan ere, Goretti Belokiren garaipenaz gain, Sergio Aristik bolan gizonezkoetan lortutako bigarren postua goratu du elkarteak. Baita Enrique Egañak eta Roberto Ostolazak tokan einiko hirugarren eta laugarren postua ere.

BOLAKO SAILKAPENAKEmakumezkoetan:
1. Goretti Beloki
2. Olatz Larrañaga.

Gizonezkoetan:
1. Benito Loitegi
2. Sergio Aristi
3. Crisanto Cortes
4. Josu Lasa

Herriko lehen sailkatua:
1. Joxean Tolosa

Lehen ez-federatua:
1. Unai Esnal

TOKAKO SAILKAPENAKEmakumezkoetan:
1. Nekane Etxeberria
2. Olatz Larrañaga

Gizonezkoetan:
1. Antonio Amundarain
2. Jose Antonio Calvo
3. Enrique Egaña
4. Roberto Ostolaza

Bertako lehen sailkatua:
1. Antonio Lertxundi

Lehen ez-federatua:
1. Crisanto Cortes

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide