Aitor Frantzesena 'Gallo', munduko txapeldun seigarrenez

Aritz Mutiozabal 2025eko irailaren 8a

Aitor Frantzesena 'Gallo' Munduko Txapelketako eta US Open Adaptive Championship txapelketako garaikurrekin. (BAT Basque Team)

Surflari zarauztarrak AEBetako surf egokituko txapelketa irekia irabazi du asteburuan, Kalifornian, eta horrek eman dio nazioarteko lorpena erdiesteko giltza.

US Open Adaptive Championship txapelketa irabazita, munduko txapeldun izan da asteburu honetan Aitor Frantzesena Gallo. Honakoa gorengo titulua lortzen duen seigarren aldia du surflari zarauztarrak; zirkuituko onena izan da, aurrez Australian garaituz eta Hawaiin bigarren postuan sailkatuz.

Asteburu honetan Kaliforniako (AEB) Oceanside kaian jokatu den AEBetako Irekiko itsuen visual impairment kategorian lehiatu da, eta Frantzesenak modalitateko espezialistarik iaioena dela erakutsi du beste behin. Kirk Watson australiarrak eta Thomas Da Silva frantziarra izan zituen lehiakide finalean, eta aipatu bi surflariak aurretik izan zituen une osoan. Saioa amaitzeko minutu gutxiren faltan zarauztarra hirugarrena zen, olatu puntuagarri bakarrarekin, baina azken ahalegin batek txapelketa eta munduko titulua eman zion

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide