Salbea abestuko du gaur Zarautz Abesbatzak

Intza Trula 2025eko irailaren 8a

Zarautz Abesbatza, kontzertu bat ematen. (Guka)

Frantziskotarren elizan eskainiko dute emanaldia, 20:00etan hasita. Josean Paskual organista izango dute lagun abesbatzako kideek.

Euskal Jai egunaren atarian, Zarautz Abesbatzak Salbea abestuko du gaur iluntzean. Frantziskotarren Elizan izango da kontzertua, 20:00etan, eta Josean Paskual organista izango dute lagun abesbatzakoek.

Zarautz Abesbatzak hogei urte daramatza Euskal Jai egunaren bezperan Jose Mari Olaizola apaizak Arantzazurako propio sortu zuen Salbea abesten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide