Euskal Astea 2025

Beñat Eizagirrek eta Elena Beristainek irabazi dute Euskararen Aldeko Lasterketa

Aritz Mutiozabal

Aurten, 210 lagun animatu dira AEK-k antolatzen duen korrikaldian parte hartzera. Ohi bezala, giro ederra izan da nagusi parte hartzaileen artean.

Euskaraz Bizi egunaren barruan, Euskararen Aldeko 39. Lasterketa jokatu dute gaur goizean, AEK euskaltegiak antolatuta. Guztira, 210 lagunek hartu dute parte euskara aldarri duen korrikaldi herrikoian. Askok eta askok lagunartean, familia giroan eta haurrekin batera irten dira lasterka, baina izan dira lehia serio demonio hartu dutenak eta txapelaren bila joan direnak.

Gizonezkoetan, Beñat Eizagirre izan da garaile, eta emakumezkoetan, berriz, Elena Beristain. Podiuma ondorengoek osatu dute: bigarren postuan, Asier Aranburuk eta Aizpea Lertxundik; eta hirugarren postuan, Iñigo Mozok eta Jordan Byersek. Aipatutakoek oroigarriak jaso dituzte, baina gainerako parte hartzaileak ez dira esku hutsik geratu. Lasterketako elastikoa jaso dute opari, eta amaieran, ohi bezala, indarberritzeko jatekoa eta edatekoa izan dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide