Euskal Astea 2025

Nora Davila eta Julen Lertxundi nagusi gazteen dantza txapelketan

Aritz Mutiozabal

Bikote Gazteen Dantza Txapelketa, ostegunean. (Zarauzko Udala)

Bikote Gazteen Dantza Txapelketako lehen saria ez ezik, jantzi egokienaren saria ere erdietsi zuen Zizurkil eta Asteasuko bikoteak.

Bikote Gazteen Dantza Txapelketa jokatu zuten bederatzi dantzari parek atzo arratsaldean, Lege Zaharren Enparantzan. Astelehenean helduek egin bezala, arin-arina eta fandago pieza bana dantzatu zituzten parte-hartzaile bakoitzak, epaileen eta bertaratu ziren herritar ororen aurrean. Erakustaldi dotorea eskainita, Nora Davila zizurkildarra eta Julen Lertxundi asteasuarrak osatutako bikoa gailendu zen azkenean. Horrez gai, jantzi egokienaren saria ere bereganatu zuten.

Oier Arriaran eta Elene Astiazaran azpeitiarrak sailkatu ziren bigarren, eta Danel Castillo pasaitarra eta Irati Larrañaga andoaindarra hirugarren. 12 urte artekoean artean, ongien sailkatutako bikotea Jone Leon eta Lore Lizarralde azpeitiarrak izan ziren.

Euskal dantzen inguruko Euskal Asteko lehiaketak bihar bukatuko dira, Aurresku Txapelketarekin. Eguerdian jokatuko da, 11:30ean hasita, Lege Zaharren enparantzan, eta bederantzi dantzarik hartuko dute parte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide