Estreinakoz jokatuko dute igandean Zarauzko I. Esku Pilota Txapelketa

Mireia Galarza Bastida 2025eko irailaren 5a

Hainbat pilotari, Frontoi Txikin. (Artxiboa)

Igandean izango dira partidak, 17:30ean hasita, Aritzbataldeko pilotalekuan. Herriko nahiz inguruko hainbat pilotari lehiatuko dira bertan.

ZKEko pilota sailak antolatuta, Zarauzko I. Esku Pilota Txapelketa antolatu dute igande honetarako, hilak 7. Arratsaldean izango da, 17:30ean hasita, Aritzbataldeko pilotalekuan, eta herriko nahiz inguruko hainbat pilotari lehiatuko dira bertan.

Zehazki, jubeniletan, Bidezabal-Artetxe Baleztena-Errasti bikotearekin ariko da. Promesetan, aldiz, Nazabal-Elorzek eta Ramirez-Okiñenak neurtuko dituzte indarrak. Antolatzaileek azaldu dutenez, sarrera doan izango da, eta beraz, herritarrak animatu nahi dituzte igande arratsaldeaz Aritzbatalden gozatzera. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide