Euskal Astea 2025

Arraza Libreko Gipuzkoako Ardi Txakur Txapelketa jokatuko dute gaur

Intza Trula

Iazko Ardi Txakur Txapelketako irudi bat. (Juan Luis Romatet)

Sei parte hartzaile izango ditu Jose Luis Saizar zenaren omenezko sariketak. Amalur parkean jokatuko dute, 18:00etatik aurrera.

Euskal Astearekin jarraituz, 26. Arraza Libreko Gipuzkoako Ardi Txakur Txapelketa jokatuko dute gaur arratsaldean. Jose Luis Saizar zenaren omenezkoa izango da, urteetan berak antolatu baitzuen txapelketa hau. Amalur parkean jokatuko dute sariketa, 18:00etatik aurrera.

Hala, sei parte hartzaile eta beren txakurrak ariko dira gaur arratsaldeko lehian: Xabier Gastañaga (Antzuola, Gipuzkoa) Sandy txakurrarekin; Peio Segurola (Matxinbenta, Azpeitia, Gipuzkoa) Kai txakurrarekin; Javier Gastañaga (Antzuola, Gipuzkoa) Cool txakurrarekin; Manuel Gorriti (Aizarnazabal) Turbo txakurrarekin; Asier Dakosta (Aretxabaleta, Gipuzkoa) Haize txakurrarekin eta Xabier Gastañaga (Antzuola, Gipuzkoa) Fly txakurrarekin.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide