Photomuseumek 90eko hamarkadako Irango zinema izango du aztergai gaurko saioan, eta, batik batk, bere ordezkari nabarmena den Mohsen Makhmalbaf zinegilea izango du ardatz. Azpimarragarriak dira hark ondutako eta zuzenduta Txirrindularia (1987), Gabbeh (1996), Isiltasuna (1998) edo Errugabetasun une bat (1996) filmak.
Estilo poetikoa eta sinbolikoa erabiltzen du Makhmalbafek. Sarritan esperientzia pertsonaletatik abiatuta, oroimenari, adiskidetzeari eta giza izaerari buruzko kontakizun unibertsala sortzen ditu. Begirada sentikor eta hurbilarekin, bere filmak egunerokotasunaren inguruko hausnarketak dira. Bere lanek erakutsi dute Irango zinemak muga kulturalak hunkitzeko eta gainditzeko gaitasuna dutela.
Saioa 18:00etan izango da, eta, ohi bezala, doako sarrera izango du.