'Romeria' filma izango da ikusgai Modelon

Aritz Mutiozabal 2025eko irailaren 6a

2025ko Canneseko Zinema Jaialdiko sail ofizialean lehiatu zen Carla Simon Piporen pelikula. Gaurtik hasi eta astelehena bitartean hainbat saio eskainiko dituzte herriko zinema aretoan.

Carla Simon Pipo zinemagile katalanak idatzitako eta zuzendutako hirugarren filma da Romeria, asteburu honetan zinema aretoetara iritsiko dena. Modelo aretoan ere ikusteko parada izango da, gaurtik hasi eta astelehena bitartean. Estiu 1993 eta Alcarras film saritueengatik da ezaguna  Simon Pipo, eta Romeria ere nazioartean aurkeztu zuen estrenaikoz, 2025ko Canneseko Zinema Jaialdiko sail ofizialean.

Filmari dagokionez, bere aita biologikoaren familia ezagutzera Vigo joango den neska baten istorioa du kontagai. Aita hiesak jota hil zen, ama bezala, oso txikia zenean. Osaba-izebekin eta aitona-amonekin izandako topaketen bidez, neska bere aitaren eta honek amarekin bizi izan zuen maitasun-istorioaren kontakizun koherentea berregiten saiatzen da, baina ez du lortzen. Denek lotsa gehiegi sentitzen dute bikotearen droga-gatazken aurrean, eta neskak hori gogorarazten die.

Irailak 6, larunbata
18:00. Romeria
20:30. Romeria

Irailak 7, igandea
19:15. Romeria

Irailak 8, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Romeria
19:30. Romeria

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide