Euskal Astea 2025

Trikiti doinuz girotu da enparantza

Aritz Mutiozabal 2025eko irailaren 4a

Zarautztrik trikiti eskolako 25 lagunek hartu zuten parte atzo arratsaldean Euskal Asteko trikiti jaialdian, udaletxe aurrean.

Aurten, lehen aldiz, txapelketaren ordez, trikiti jaialdia antolatu dute Euskal Astearen baitan, eta aldaketa onerako izan dela dirudi. Parte hartzea beherantz zihoan urtetik urtera eta udalak lehia kutsua kendu dio egitasmori, kutsu ludikoa emanez. Bada, jendetza bildu zen atzo arratsaldean Lege Zaharren Enparantzan, Zarautztrik trikiti eskolako ikasleek eskainitako emanaldiaz gozatzeko.

Adin ezberdinetako 25 lagun igo ziren plazako agertokira, binaka zein hiruko taldetxotan, eta pieza ezagunak jo nahiz abestu zituzten. Trikiti eskolako kideei plaza emate hitzordu ederra izateaz gain, herria girotzeko arratsalde atsegina izan zen zalantzarik gabe.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide