Hiribusak ordutegia moldatuko du ikastetxeetako erabiltzaileen beharrei erantzuteko

Intza Trula 2025eko irailaren 4a

Zarauzko hiribusa zerbitzua eskaintzen. (Zarauzko Udala)

Hilaren 11etik aurrera 1 eta 4 lineak indartuko ditu Zarauzko Udalak, ikastetxeetara joan-etorriak egin behar dituztenen mesederako. Halaber, irailaren 7a izango da anezka zerbitzuaren azken eguna.

Hastear da ikasturte berria, eta irakasle zein ikasleak eskoletara itzuliko dira aurki. Horren aurrean, Zarauzko Udalak hiribusaren 1 eta 4 lineak indartuko ditu, ikastetxeetara joan-etorriak egin behar dituzten erabiltzaileek aukera zabalagoa izan dezaten.

Zehazki, irailaren 11etik aurrera izango dute aldaketa aipatu bi linea horiek, eta ondorengo lotura honetan egin daiteke bi lineek aurrerantzean eskainiko dituzten ordutegien kontsulta. Horrez gainera, udalak jakinarazi du irailaren 7an amaituko dela udan erabilgarri egon den anezka zerbitzua.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide