Euskal Astea 2025

Plaza bete jende elkartu du 'AAtik ZZra' emanaldiak

Mireia Galarza Bastida 2025eko irailaren 3a

Adimen artifiziala gaitzat hartuta ondu zuten atzo eskainitako emanaldia, eta musika, bertsoak eta antzerkia uztartu zituzten bertan. 

Euskal Astearen barruan,  'AAtik ZZra' emanaldia eskaini zuten atzokoan herriko hainbat eragilek. Ikusmina eragin zuen, eta goraino bete zen Lege Zaharren Enparantza, tarte dibertigarri bat igarotzeko asmotan. 

Adimen artifiziala gaitzat hartuta, musika, bertsoak eta antzerkia uztartu zituzten oholtza gainera igo ziren zarauztarrek. Zehazki, Zarautztrik kultur elkarteko ikasleek, Motxian Etxebeltz bertso eskolako kideak, Jalgi dantza taldeak, Goizeko Ihintza txistulariek, Arrai Zopa taldeak, Alproja antzerki taldeak eta Montetxio abesbatzak parte hartu zuten atzokoan.

Iaz, Euskal Jaien mendeurrena zela eta, Euskal Jaiak ehun urtez herria ehuntzen ikuskizuna eskaini zuten, eta eguraldi kaskarra egin zuenez, Lizardi aretora eraman zuten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide