Hilaren amaieran abiatuko ditu eskolak Zarauzko xake klubak, eta interesa duten orok zabalik du izena emateko epea. Haur, gazte zein helduentzako saioak eskainiko dituzte beste urte batez, irailaren 30etik aurrera.
Haurrei dagokienez, astearteetan eta asteazkenetan izango dituzte eskolak, 17:00etatik 17:45era edota 17:45etik 18:30era. Gazteak eta helduak astearteetan elkartuko dira, 18:30etik aurrera.
Hori horrela, xakean jokatzen ikasi nahi dutenek Andoni Etxaberekin jarri beharko dute harremanetan, 634 41 42 78 telefono zenbakira idatziz edota deituz. Halaber, edozein zalantza argitzea behar izanez gero, zenbaki bera erabili daiteke. Inskripzioa egiteko 5 euro ordaindu beharko dira.