Euskal Astea 2025

Hamar bikotek parte hartuko dute Helduen Binakako Dantza Txapelketan

Mireia Galarza Bastida 2025eko irailaren 1a

Katerin Artola eta Iker Belintxon, 2024ko Helduen Dantza Txapelketako irabazleak. (Gorka Eizagirre)

19:00etan hasiko da, eta ohi bezala, Lege Zaharren Enparantzan izango da hitzordua. Aurtengoan, guztira, hamar bikotek parte hartuko dute lehian. 

Euskal Asteko txapelketei hasiera emateko, Helduen Binakako Dantza Txapelketa jokatuko dute gaur arratsaldean. 19:00etan hasiko da, eta ohi bezala, Lege Zaharren Enparantzan izango da hitzordua. Aurtengoan, guztira, hamar bikotek parte hartuko dute lehian, eta horiek Gipuzkoako hainbat herritakoak izango dira, hala nola azpeitiarrak, oriotarrak, bergaratarrak edota lezotarrak. 

Zehazki, hurrengo bikoteek parte hartuko dute gaurko txapelketan:

  1. Hegoa Aizpuru (Azpeitia) eta Izaro Arandia (Azpeitia)
  2. Iaira Sustaeta (Azpeitia) eta Ane Lazarobaster (Azpeitia)
  3. Jon Alkain (Orio) eta Bidatz Manterola (Orio)
  4. Jone Arriaran (Azpeitia) eta German Aranburu (Azpeitia)
  5. Ane Jaunarena (Lezo) eta Endika Osa (Lezo)
  6. Ekain Uzkudun (Azpeitia) eta Iker Zabala (Azpeitia)
  7. Jare Labaka (Azpeitia) eta June Izagirre (Azpeitia)
  8. Julen Murgiondo (Bergara) eta Saioa Galarraga (Galarraga)
  9. Maren Galvez (Lezo) eta Gorka Granado (Sopela)
  10. Iker Urrestilla (Zestoa) eta Leire Urrestilla (Zestoa)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide