Indarberrituta hasiko du ikasturtea ZKEko pilota sailak

Mireia Galarza Bastida 2025eko irailaren 1a

Pilota bat, frontoian. (Artxiboa)

Hain zuzen ere, 8 eta 10 urte bitarteko umeei egin die deialdia ZKEko pilota sailak, eta horretarako, asteazken honetan, hilak 3, 17:00etan hasita, LH3 eta 4 mailan hasiko diren haurrei Aritzbatalde frontoira azaltzeko deialdia egin diete.

Aurreko urtean jarri zuen martxan ZKEko pilota sailak esku pilota eskola, pilotari gutxi batzuekin. Aurten ere ikasturtea hasteko prest daude, baina indarberrituta datoz, "helburu handiagoekin". Izan ere, jende gehiago dago proiektuaren atzekaldean, eta asmoa da izena ematen duten umeek entrenamendu egokiak izatea, baita horiei pilotaz gozatzeko aukera eskaini eta txapelketa gehiagotan parte hartzeko aukera ematea ere. 

Hain zuzen ere, 8 eta 10 urte bitarteko umeei egin die deialdia ZKEko aipatutako sailak, eta horretarako, asteazken honetan, hilak 3, 17:00etan hasita, LH3 eta 4 mailan hasiko diren haurrei Aritzbatalde frontoira azaltzeko deialdia egin diete.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide