Xabier Txurruka alkateak bere Facebook kontutik k jakitera eman duenez, Ura Euskal Ur Agentziak Asti erreka gaineko zubi zaharra erretiratu du. Instalazioa eremutik kentzeak badu bere azalpena: inguruko uholde arazoak ekiditen eta egoera hobetzen lagunduko du, hain zuzen ere. Ostiral goizean aritu ziren beharginak zubia kentzeko lanak egiten.