Gaur eta bihar artean ziren eskaintzekoak 37. Musikaldiko azken bi kontzertuak, baina antolatzaileek azaldu dutenez, bertan behera gelditu da gaurkoa. Zehazki, Ana Nebot sopranoa eta Arkaitz Mendoza piano jotzailea errezitaldia eskaintzekoak ziren gaur, bana Nebot ahotsik gabe dago, eta beraz, kontzertua bertan behera utzi dute. Sarrerak dagoeneko hartuta dituztenei dirua itzuliko zaiela azaldu dute antolatzaileek, baina aurrerago zehaztuko dute nola.
Biharkoak aurrera jarraitzen duela azaldu dute antolatzaileek. Hain zuzen ere, Maren Otegi musikari zarauztarra Trio Marearekin igoko da oholtzara, 20:00etan, eta sarrerak Modeloko txarteldegian nahiz hemen eros daitezke, 4,15 euroren truke bakoitza.