Udako azken erromeria eskainiko dute igandean

Mireia Galarza Bastida 2025eko abuztuaren 29a

Udako erromerietako bat. (Xabier Txurruka)

Zehazki, Arkaitz Allur eta Maddalen Arzalluz igoko dira musika plazako oholtzara, eta ohi bezala, 19:30ean hasiko da musika hitzordua. 

Abuztu amaierarekin batera, bukatzen ari da udako egitaraua ere. Igandera bitartean, azken ekintzek hartuko dute herria, eta igandean, udako azken erromeriarekin batera amaituko da aipatutako agenda. Zehazki, Arkaitz Allur eta Maddalen Arzalluz igoko dira musika plazako oholtzara, eta ohi bezala,  19:30ean hasiko da musika hitzordua. 

Azken bi hilabeteetan asko izan dira erromeriak eskaini dituzten musikariak, hala nola Ansorregi eta Larrañaga; Etxaide, Garixe eta Naiara; Alaitz, Gorka eta Ainara; Laja eta Lutxurdio; Izer eta Alabier; Miren, Mirari eta Agur; Intxausti eta Larrañaga, edota Elustondo anai-arrebak. Jende ugari bildu dute musikariek, eta trikiti eta pandera doinuz jantzi dute plaza. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide