Bertsolari Gazteen XLIX. Lizardi Sariko kanporaketak jokatuko dituzte gaur eta bihar, Santa Klara komentuko aretoan. Guztira, hamasei bertsolarik hartuko dute parte sariketan, zortziko bi multzotan banatuta; aurten, Motxian-Etxebeltz Bertsoguneko hiru lagun ariko dira: Uxue Alkorta eta Aimar Sorazu zarauztarrak eta eta Amets Aizpurua getariarra.
Alkorta eta Aizpurua gaurko kanporaketan lehiatuko dira, eta haiekin batera, Maddi Agirre (Gasteiz), Elixabet Etxandi (Izpura), Iker Ormazabal Tturko (Hernani), Beñat Astiz (Barañain), Danel Herrarte (Aramaio) eta Malen Altzuart (Erratzu) igoko dira oholtzara.
Bihar izango da Sorazuren txanda, eta bere multzoa ondorengo hauek osatuko dute: Irati Alcantarilla (Urruña), Irune Basagoiti (Ermua), Igauri Lopetegi (Irun), Eli Zaldua (Gasteiz), Janire Arrizabalaga (Gernika-Lumo), Joanes Azpillaga (Azpeitia) eta Oibar Olano (Asteasu). Bi kanporaketak 22:00etatik aurrera izango dira, eta sarrera doakoa izango da bi kasuetan.
Finaa Modelo aretoan izango da irailaren 5ean, eta bertan sei bertsolari ariko dira. Kanporaketa bakoitzeko lehen sailkatua zuzenean sailkatuko da, eta gainerako lau txartelak puntuazio onena lortzen dutek eskuratuko dute. Saioa 22:00etan izango da, eta bertaratzeko gonbidapenak egunean bertan banatuko dituzte Modeloko txarteldegian, 21:00etatik aurrera.