Dorota Kędzierzawska zinema zuzendariaren lana izango dute aztergai Photomuseumen

Intza Trula

Dorota Kędzierzawskak zuzendutako 'Diabły, biably' filmeko irudi bat.

18:00etan hasiko da saioa, Gela programaren barruan, eta sarrera doakoa izango da.

Dorota Kędzierzawska zinema zuzendariaren lana izango dute aztergai gaur Photomuseumen. Argazki eta zinema museoak sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kultur hedapenerako programaren barruan izango da, eta 18:00etan hasiko da, doako sarrerarekin.

90eko hamarkadan, Europa ekialdean, hainbat zinemagilek ikuspegi intimo eta poetikoak landu zituzten; horien artean nabarmentzekoa da Dorota Kędzierzawska poloniarraren lana. Esaterako, Diabły, biably (1991), Nothing (1998) eta Wrony (Beleak, 1994) proiektuengatik egin zen ezaguna. Kędzierzawskaren zinemaren ezaugarri nagusiak haurtzaroaren eta bakardadearen trataera dira, estilo xume, arin eta gizatiar baten bidez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide