Udako eskaintzaren barruan, aurten ere herri kirol erakustaldiak bere tartea izan du Zarauzko egutegian herritarren zein bisitarien ikusmina piztuz. Izeta eskolako kirolariak asteazkenero aritu dira tradizioa eta gaztetasuna plazaratzen, uztailean eta abuztuan zehar, eta gaur arratsaldean egingo dute azken saioa.
Ohi bezala, Lege Zaharren Enparantzan izango dute hitzordua, 19:30ean hasita. Bertan, agurtuko dute udako denboraldia, eta ziur aurreko saioetan bezala ikuskizun ederra eskainiko dutela, bertaratzen direnen gozamenerako.