Urtero bezala, EAJk ikasturte hasierako mitina egingo du Zarauzko malekoian, Galtxagorri elkartearen parean. Ostiralean izango da hori, 19:00etan hasita, eta bertan bilduko dira Aitor Esteban Euskadi Buru Batzarreko presidentea, Eugenia Arrizabalaga Gipuzkoa Buru Batzarreko presidentea eta Zarauzko Uri Buru Batzarreko lehendakari berri Nekane Iribar. Azken urtetako ikasturte hasierekin alderatuta, desberdina izango da aurtengoa: estreinakoz helduko diote egitasmoaren ardurari aipatutako kideek, karguak duela hilabete batzuk hartu ondoren.
Aipatutakoez gain, bertan elkartuko dira alderdia osatzen duten Jaurlaritzako, aldundiko edota udaleko beste hainbat eta hainbat ordezkari jeltzale. Euria eginez gero, Antonianoko kiroldegian egingo dute ekitaldia.