El Salvadorren arituko da Nadia Erostarbe, ISA World Surfing Games txapelketan

Juan Luis Romatet 2025eko abuztuaren 25a

Nadia Erostarbe, Hego Afrikako Ballito pro txapelketa irabazita.

Irailaren 5etik 14ra bitartean jokatuko dute txapelketa El Salvadorren, eta Espainiako selekzioko hautatzaileak surflari zarauztarraz gain, Janire eta Annette Gonzalez-Etxabarri zumaiarrak ere deitu ditu.

Nazioarte mailako taldekako proba garrantzitsuenetakoa da ISA World Surfing Games txapelketa, eta aurten El Salvadorren jokatuko dute, irailaren 5etik 14ra bitartean. Parte hartuko duten taldeen artean Espainiako selekzioa izango da. Hautatzaileak dagoeneko iragarri du zer surflarik hartuko duten parte aipatu txapelketan, eta horien artean izango dira Janire eta Annette Gonzalez-Etxabarri zumaiarrak, eta Nadia Erostarbe zarauztarra. Hirurek osatuko dute selekzioko emakumeen taldea. 

Nadia Erastorbe zarauztarra Challenger's series zirkuitua ari da lehiatzen, eta gaur gaurkoz laugarrena da sailkapenean, 16.645 punturekin. Uztailaren hasieran lortu zuen Erostarbek zirkuituko lehen garaipena, Hego Afrikan, Ballito Pro txapelketan

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide