Azken egunak dira Kostamendi zikloturista martxan inskripzioa egiteko

Intza Trula 2025eko abuztuaren 25a

Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkartea. (Guka)

Irailaren 21ean egingo dute proba, eta parte hartzaileek 100 kilometro egin beharko dituzte. Gainera, Usoa Ostolaza txirrindularia omenduko dute egitasmoan.

Igande honetan izango da Kostamendi zikloturista martxan izena emateko azken eguna. Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak antolatu du proba estreinakoz, eta irailaren 21ean egingo dute. 100 kilometroko ibilbidea diseinatu dute antolatzaileek, 1.250  metro desnibelarekin, Zarautzen hasi eta bukatuta.

Ibilbidean zehar, Zumaiatik Itziar, Mutrikutik Kalbario eta Elgoibartik Azkarate igoko dituzte, eta hasierako zein bukaerako zatiak kostatik egingo dituzte. Gainera, egun horretan Usoa Ostolaza txirrindulari profesionala omenduko du elkarteak.

Hori horrela, izena eman nahi dutenek rockthesport.com webgunearen bidez egin dezakete, 45 euro ordainduta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide