Gaur amaituko da Itxasmendiko gazteen tenis txapelketarako izena-ematea

Juan Luis Romatet 2025eko abuztuaren 25a

Itxasmendiko tenis txapelketn. (Aritz Mutiozabal)

Irailean jokatuko dute txapelketa, adinaren arabera, auzoko pista osoan edo txikian.

Gazteei zuzendutako tenis txapelketa jokatuko dute Itxasmendi auzoan irailean. Bi txapelketa izango dira, parte hartzaileen adinaren arabera: gazteena pista osoan jokatuko dute; eta 16 urtetik beherakoena, aldiz, pista txikian. 

Itxasmendiko auzo elkarteaantolatu du eta. bertan parte hartzeko izen ematea gaur amaituko da.Interesdunek 5 euroko diru sarrera egin beharko dute ES25 2095 5101 41 1061396932 kontu korrontean. Jarraian, ordainketa egiaztagiria, jokalariaren izen-abizenak, jaioteguna eta kontakturako telefono zenbakia itxasmendi.tenis@gmail.com posta elektronikoko helbidera bidali beharko dute.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide