Zarautz Arraun Elkarteko gizonezkoen traineruak arratsaldean jokatu du KAE1 ligako azken estropada. LIII. Castroko Bandera eskuratzeko gogoz uretaratu da Enbata, eta ez da urruti ibili: bigarren postuan amaitu dute, Itsasoko Amaren atzetik.
Ohorezko txandan lehiatu da Zarautz, eta estropada osoan zehar liderrarengandik, Itxasoko Amarengandik, oso gertu ibili da. Hala eta guztiz ere, Santurtziko arraunlariek ez dute erritmoa jaitsi, eta ziaboga guztiak txukun ematea lortu dute. Horri esker, Zarautzekiko tarte erosoa mantentzea lortu dute proba osoan zehar, eta nagusitasunez irabazi dute bandera.
Hala, 21:05,30ko denbora markatu du Itsasoko Amak, eta estropada ez ezik, KAE1 liga ere irabazi du gaur arratsaldean. Etxeko taldea, berriz, lan bikaina eginda heldu da helmugara, eta bigarren postua eskuratu du, estropada 21:22,04ko denboran amaituta. Hirugarren postua Arkoterentzat izan da (21:23,04), eta laugarren egin du Lapurdik (21:35,43).
Gaurko garaipenari esker, hirugarren postuan amaitu du Zarautzek sailkapen orokorrean, 138 punturekin, Arkoteren atzetik.
Liga amaituta, horrela geratu da sailkapen orokorra:
- 1. Itsasoko Ama: 162 puntu.
- 2. Arkote: 148 puntu.
- 3. Zarautz-Gesalaga Okelan: 138 puntu.
- 4. Lapurdi: 119 puntu.
- 5. Sukia-Zumaia: 108 puntu.
- 6. San Pedro: 103 puntu.
- Pedreña: 85 puntu.
- Astillero: 78 puntu.
- Deusto-Bilbao: 77 puntu.
- Hondarribia: 61 puntu.
- Camargo: 49 puntu.
- Castreña: 47 puntu.