Euskal Astea 2025

Abuztuaren 28an eta 29an izango dira Bertsolari Gazteen XLIX. Lizardi Sariaren kanporaketak

Mireia Galarza Bastida 2025eko abuztuaren 24a

Bertsolari Gazteen Lizardi Saria, iaz. (Gorka Eizagirre)

Kanporaketak Santa Klara komentuan jokatuko dituzte, 22:00etan. Finala, aldiz, Modelo Aretoan izango da irailaren 5ean, ordu berean.

Euskal Asteko egitarauan kokatuta, Bertsolari Gazteen Lizardi Saria jokatuko dute aurten ere. XLIX. edizioa da aurtengoa, eta kanporaketak datorren ostegun eta ostiralean, abuztuaren 28an eta 29an, jokatuko dituzte.

Osteguneko kanporaketan hurrengo bertsolariak igoko dira oholtzara: Maddi Agirre (Gasteiz), Amets Aizpurua (Getaria), Elixabet Etxandi (Izpura), Uxue Alkorta (Zarautz), Iker Ormazabal Tturko (Hernani), Beñat Astiz (Barañain), Danel Herrarte (Aramaio) eta Malen Altzuart (Erratzu).

Ostiralean lehiatuko direnak, aldiz, hurrengoak dira: Aimar Sorazu (Zarautz), Irati Alcantarilla (Urruña), Irune Basagoiti (Ermua), Igauri Lopetegi (Irun), Eli Zaldua (Gasteiz), Janire Arrizabalaga (Gernika-Lumo), Joanes Azpillaga (Azpeitia) eta Oibar Olano (Asteasu).

Bi kanporaketak Santa Klara komentuan egingo dituzte, 22:00etan, eta sarrera doakoa izango da bi kasuetan. Finala, aldiz, Modelo Aretoan izango da irailaren 5ean, 22:00etan. Finalerako gonbidapenak egunean bertan banatuko dituzte, Modelo Aretoko txarteldegian, 21:00etatik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide