Irailaren 20an izango da aurtengo IV. Bikote Mistoen Triatloi Herrikoia, eta dagoeneko amaitu dira dortsal guztiak.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, aurten 570 parte hartzaile izango ditu probak, eta dortsal guztiak hilabete batean amaitu dira. Hala eta guztiz ere, interesa dutenentzat zabalik dago itxaron zerrendan izena emateko epea.
Parte hartzaileez gain, baina, antolakuntza taldeak boluntarioak ere behar dituztela jakinarazi du. Edozeinek eman dezake izena, info@niktri helbidera idatzita, eta irailaren 10ean izango da azken eguna.
Inklusioaren aldeko urratsa
Aurten, gainera, Nik Tri triatloi taldeak, Zarauzko Udalarekin elkarlanean, aniztasun funtzionala duten pertsonentzako izena emateko aukera zabaldu du. Haien esanetan, helburua garbia da: "oztopoak ezabatu eta kirola guztientzat gozagarri egitea".
Parte hartu nahi dutenek gaur izango dute horretarako azken eguna, info@niktri helbidera idatzita, hau ere.