Herriko dendetako produktuak prezio merkeagoan eskuratu ahal izan dira azken egunetan, Murkil Zarauzko Dendarien Elkarteak antolatutako Outlet Azokan. Ekimena gaur amaituko da, ostegunetik martxan egon ostean.
Aurtengo aldian 22 saltokik parte hartu dute, malekoian, Galtxagorri elkartearen aurrean, edota negozioaren atarian postua jarrita. Esaterako, Vulcano, 310, Sonia, Garmen, Noah´s secret, Lila Porosa, JM Jostailuak, Emeberhirku, Atelier y Faylinn malekoian egon dira; Transit, Pedrosa, Josune, Jade, Urzelai, David & Niko, Itziar Oregi, El Palacio del niño, Garmen, Musas, Ganbara, Kaioa, Nui eta Mut saltokiak, berriz, dendan bertan egon dira beren produktuak prezio tentagarrietan eskaintzen.
Egunero bezala, gaur ere 11:00etatik 21:00etara izango da azokaren ordutegia, baina igandea izanik, zenbait dendek beraien ohiko ordutegia errespetatuko dute.