Modelo aretoko zinema-proiektoreak "matxura larria" izan duenez, asteburuan zinema saiorik ez dela izango jakinarazi du Zarauzko Udaleko Kultura sailak, eta eragozpenak barkatzeko eskatu du.
Gaurko eta biharko Los tipos malos 2 eta Weapons filmak iragarrita zituzten Modelo aretoan.