Elustondo anai-arrebak izango dira bihar Udako Erromeria egitasmoko protagonistak. 19:30ean hasita eskainiko dute saioa, Musika Plazako oholtzaren gainean.
Uztailaren hasieran abiatutako egitasmoak datorren astean izango du amaiera; abuztuaren 31n izango da azken erromeria saioa, eta, bertan, Arkaitz Allurrekin eta Maddalen Arzallusekin egin ahal izango dute dantza bertaratzen diren guztiek.