'Weapons' eta 'Los tipos malos 2' filmak emango dituzte Modelon

Intza Trula 2025eko abuztuaren 22a

Gaurtik hasi eta asteartera bitartean bost aldiz emango dute film bakoitza. Astelehena, hilak 25, izango da ikusleen eguna, eta sarrerak ohi baino merkeago eskuratu ahal izango dira egun horretan.

Zach Cregger zinema zuzendariak ondutako Weapons beldurrezko filma ikusteko aukera izango da egunotan Modelo aretoan. Familia osoarentzako eskaintzari dagokionez, Los tipos malos 2 filma emango dute. Gaurtik asteartera emango dituzte bi filmak, bost aldiz ikus-entzunezko bakoitza.

Eskola bateko ikasleen desagerpenaz hitz egiten du Weapons filmak. Gela bereko ikasle guztiak, bat izan ezik, gau berean eta ordu berean modu misteriotsu batean desagertzen dira. Bizi diren hiri txikiak bere buruari galdetzen dio nor edo zer dagoen desagertzearen atzean.

Haurrei zuzendutako filmean, berriz, animalia talde bat da protagonista. Legea errespetatzen ez duen animalia talde bat, Tipo Gaiztoak, onak izaten ahalegintzen dira, baina nahi gabe, ustekabeko kriminal talde batek, Tipa Gaiztoak taldeak, planifikatutako mundu mailako kolpe batean sartuta daude.

Gaur, ostirala

  • 17:00. Los tipos malos 2.
  • 19:30. Weapon.

Bihar, larunbata

  • 18:00. Los tipos malos 2.
  • 20:30. Weapon.

Etzi, igandea

  • 16:45. Los tipos malos 2.
  • 19:15. Weapon.

Abuztuak 25, astelehena, ikusleen eguna

  • 17:00. Los tipos malos 2.
  • 19:30. Weapon.

Abuztuak 26, asteartea

  • 17:30. Los tipos malos 2.
  • 20:00. Weapon.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide