'Zinemaren historia' serieko hamahirugarren atala gaur, Photomuseumen

Intza Trula 2025eko abuztuaren 22a

'Matrix' filma.

Gela programaren barruko saioa izango da, eta aurreko hitzorduetan bezala, 18:00etan hasiko da. Sarrera doan izango da.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kultur hedapenerako programaren barruan, Zinemaren historia zikloko hamahirugarren atala ikusi ahal izango da gaur Photomuseumen. 18:00etan hasiko da, eta interesa dutenek doan sartu ahal izango dute.

Kapitulu honek XXI. mendearen hasierako aldaketa nagusiak aztertzen ditu, teknologia digitalak zinema egiteko eta ikusteko modua errotik aldatu zuen garaia. Efektu bisualen garapena, ikuskizun handiko zinemaren hedapena eta ekoizpen modu berriak zinemagintzan nagusitu ziren, baina aldi berean proposamen independenteagoak eta pertsonalagoak ere sortu ziren, freskotasuna eta esperimentazioa bilatuz. Horrela, bi bide paralelo ageri dira: alde batetik, ikusle masa handietara iristen den zinema global eta komertziala, eta, bestetik, hizkuntza zinematografikoaren mugak zabaltzen jarraitzen duen zinema intimoagoa, sortzaileagoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide