Gazaren aurkako sarraskia salatzeko manifestazioa egingo dute bihar

Intza Trula 2025eko abuztuaren 22a

Zarautz Palestinak Gazari babesa adierazteko uztailean egindako manifestazio bat, malekoian. (Intza Trula)

12:00etan jarri du elkartzeko hitzordua Zarautz Palestina herri ekimenak, Munoan.

Zarautz Palestina herri ekimenak Gazari babesa adierazteko manifestazioa egingo du bihar, eta herritarrei dei egin die bertan parte har dezaten.

12:00etan elkartuko dira Munoan, eta malekoia zeharkatuko dute ondoren, Gaza gogoan Zarautz doluan lelopean. Israel Gazan egiten ari den sarraskia salatzea eta herriari babesa erakustea dira protestaren helburuak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide