Ur jolasez eta kukañaz gozatzeko azken aukera izango dute gaurkoan zarauztarrek. Jolaserako gogoz diren herritarrek nahikoa izango dute 17:00etarako moila ingurura hurreratzea, arratsalde dibertigarri bat igarotzeko. Eguraldi iragarpena ez da oso ona, baina antolatzaileek azaldu dutenez, aurrera egingo dute gaurko ekintzarekin.
Saioak Zarauzko Arraun Elkarteak antolatzen ditu, eta udako azkena da gaurkoa. Uztailaren 24an izan zen lehena, eta abuztuaren 7an bigarena. Denak ala denak 17:00etan izan dira, eta asko izan dira bertaratu diren gaztetxoak.