Munoako tiobiboek larunbatean izango dute azken eguna

Intza Trula 2025eko abuztuaren 21a

Barrakak Munoa plazan. (Guka)

Gaur 17:00etatik 00:00etara egongo dira zabalik, eta bihar eta etzi 01:00etara luzatuko dute itxiera.

Uztailaren amaieratik tiobiboez gozatzeko aukera izan dute herritarrek zein bisitariek Munoa plazan. Ordea, etzi, larunbata, itxiko ditu Atracciones Sanz enpresak aste hauetan zehar bertan jarritako atrakzioak.

Barraken gaurko ordutegia 17:00etatik 00:00etara izango da; bihar eta etzi, berriz, 01:00etara arte ibili ahal izango da bertan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide