Antzerkia Familian programaren barruan, Atearen bestaldean ikuskizun parte hartzailea eskainiko du bihar arratsaldean Hika Teatroak. 19:00etan hasiko da antzezlana, Aritzbatalde kiroldegian, eta ikustera joateko nahia dutenek doan izango dute sarrera.
Pertsonek egoera kaltegarriak gainditzeko duten gaitasuna, erresilientzia, lantzen duen ikuskizuna da. Ate bat ireki eta gurutzatu. Ate bat ireki eta gonbidatu. Bata zein bestea itxaropen eta alaitasun ekintza txikiak dira, eta eginerrazak dirudite; hainbatetan, ordea, ezinezko bihurtzen dira. Ikuskizun honek ateak irekitzera gonbidatzen du ikuslea eta bestaldean dagoenaz gozatzera.