Azken sarrerak geratzen dira Helix Trioren kontzerturako

Intza Trula 2025eko abuztuaren 20a

Helix Trio hirukotea. (Helixtrio.com)

Udako Musikaldiaren barruan, Dialogo entre siglos emanaldia eskainiko du hirukoteak, 20:00etan hasita. Sarrerak Kutxabank atari digitalean eskura daitezke.

Udako Musikaldiaren barruan, Helix Triok kontzertua emango du bihar Santa Klara komentuan, eta hirukotearen kontzertua zuzenean entzuteko sarrerak agortzear daude. Dialogo entre siglos izenburudun emanaldia eskainiko dute jendaurrean, 20:00etan, hain justu ere.

Hori hala, kontzertuaz gozatzera joan nahi dutenek Kutxabank atari digitalean eros ditzakete sarrerak. Hala eta guztiz ere, ostiralean bertan sarrerarik geratuko balitz, Modelo aretoko leihatilan jarriko lituzkete salgai, 16:15etik 19:00etara bitartean.

Abuztuaren 29an, Ana Nebot sopranoaren eta Arkaitz Mendoza pianistaren errezitaldia izango da Santa Klaran, eta, aurtengo zikloa amaitzeko, Maren Otegi musikari zarauztarra buru duen Trio Mareak emanaldia eskainiko du, abuztuaren 30ean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide