Isuok girotuko du ostegun arratsaldea Arranon

Intza Trula 2025eko abuztuaren 19a

Isuo Sassia eta Kezman.

Arranopola zikloko azken-aurreko kontzertua emango du etzi bakarlariak. 20:00etan hasiko da emanaldia, Arrano tabernaren kanpoaldean.

Uztailaren hasieran abiatutako Arranopola egitasmoa azken txanpan sartu da jada, eta etzi, osteguna, izango da zikloaren barruko azken-aurreko kontzertua. Isuo Sassia bakarlari zarauztarraren txanda izango da, eta 20:00etan hasiko da kontzertua, Arrano tabernaren kanpoaldean.

Urteak daramatza Sassiak musikaren munduan murgilduta. Esaterako, 2011an argitaratu zuen bere lehen diskoa, Ez zegoen ezer izenburupean. Bere etxean bertan grabatu zuen bilduma, eta atarian aurkeztu zuen estreinakoz jendaurrean. Urte batzuk beranduago, 2015ean, Idiaren zaintzari buruzko hamar estanpak bilduma kaleratu zuen, Elia artistarekin elkarlanean. 2018koa da bere azken lana, Bihar akaso izenekoa, Kezman musikariarekin batera egina.

Ekiza & Xak bikoteak izango du aurtengo udako Arranopola egitasmoari agurra emateko ardura. Abuztuaren 28an, ostegunez, emango dute kontzertua, ordu eta leku berean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide